Kontuz Arratoi Piratarekin, bidelapur gozozaleenarekin… Zaldi gainean doala, bidean topatzen dituen bidaiariei janaria lapurtzen die, baina, egun batean, bera baino azkarragoa den norbaitekin topo egingo du… Kapa eta ezpata, lapurrak eta gailetak, azaltzen diren istorioa da. Grufaloa lanaren egileek sortutako istorio polit eta dibertigarri hau haztearen abenturaren inguruko beste hiru film laburrekin batera aurkeztuko da.
Kontuz! Filmak gosetu egingo zaitu!